"Hiltzen ikastea"

Erabiltzailearen aurpegia Marijo Pagaldai 2013ko urt. 29a, 01:00

Guztioi eragiten digun errealitate bat izan arren...

... oraindik gehienontzat tabua izaten jarraitzen duen gai honekin ausartuko naiz.

Zerbait tabu bihurtzen denean ez diogu aurrez aurre begiratzen, ez ditugu ikuspuntu berriak bilatzen, ez dugu harekin ikasten, enkistatu egiten zaigu eta ez da horretaz hitz egiten, ikuspuntu zaharrak errepikatzeko baizik. Eta alde horretatik ez digu eboluzionatzen uzten. Gela ilun batean gelditzen da, esperientzia berriari lekua utzi barik.

Horregatik gela horretako atea zabaltzera ausartuko naiz, argi pixka bat sartzen utzi eta bertan gordeta dagoen apopilo ezezagunari (Heriotzari) galdetu ea zer daukan niri erakusteko.

Atea zabaltzerakoan beste lagun batzuekin bizi dela ikusi dut: bakardadea, lotura falta, erantzukizuna eta askatasuna ere han daude. Garai batean guztiak gorde genituen beldurra genielako; ez kaltegarriak zirelako, baizik eta ezagutza edo esperientzia faltagatik.

Konturatzen naiz bata ulertzeko besteak ere ulertu behar ditudala. Eta bakoitzak bere aldetik gela horretatik ihes egin eta egunero lagun egiten digutela. Bizitzen benetan ikasteko bakardadean ere bizitzen, lotura barik biratzen, arduratsua izaten eta egunero hiltzen ikasi behar dudala eta era horretan libre eskubidea lortuko dudala.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak