... Jose Saramagoren alargunari entzun nion gogoeta bat eta oso egokia iruditu zitzaidan. Horregatik, gaur artikulu hau irakurtzen duzuen pertsona guztiokin partekatu nahiko nuke Saramagoren alargunari aurrekoan entzundakoa.
Denok egongo gara ados gizakiok ditugun eskubideetan; horrela adierazten eta eskatzen dugu sarritan gainera eta horrela jasotzen du Giza eskubideen aldarrikapen unibertsalak ere, eta denok dakigu oraindik oso urrun gaudela hori lortzetik.
Hala ere, gehienetan ahazten zaiguna horren osagarria izaten da, hau da, Giza betebeharrak eta erantzukizunak, haiz zuzen.
Izan ere, giza eskubide bakoitzaren atzean, osatzen duen giza betebehar bat dagoela iruditzen zait. Beste gizakiekiko betebeharra, elkartasuna edo solidaritatea, erantzukizuna, zintzotasuna, errespetua... Norberaren baloreen aurrean fideltasuna... Naturarekiko errespetua... Seguru denon artean zerrenda osatuko dugula eta gogora etortzen zaigun eskubide bakoitzeko, posible egiten duen betebehar bat irtengo zaigula guztioi. Bata bestea gabe ezin da existitu.
Mesedegarria izango litzateke munduan zehar ibiltzea esku batean gizaki bezala ditugun eskubideen aldarrikapena hartuta eta beste eskuan gure eginbeharren ardura dakargula.