Izan gaitezen munduan ikusi nahi dugun aldaketa.
Iraganeko ohiturek preso gauzkate, zailtasunak jartzen dizkigute gauza berriak egiteko, nahiz eta sarritan hitz egiten eta pentsatzen dugun horretaz.Hori argi ikusteko edo onartzeko adorea behar da, horretan saiatzea. Zenbat bider ikusten dugu besteengan geure buruarengan onartu nahi ez duguna?
Esnatu gaitezen, mesedez! Geure giza-kontzientziak ia oihuka eskatzen digu. Erabili dezagun “indignazioa” edo haserre horrek ematen digun indarra geure ohiturak aldatzen hasteko. Jarri dezagun kontzientzia, argitasuna egiten dugun horretan, baita geure ekonomian, diruan ere.
Zer egiten dugu gure diruaz? Non erabiltzen dugu? Zer eta non erosten dugu? Non inbertitzen dugu? Zein interesekin erabiltzen dute gure diru hori? Gure ekintza txikiek, guztiak batuta, eragin handia dute.
Salerosteko, inbertitzeko eta aberastasun sanoa sortzeko beste modu batzuk existitzen dira dagoeneko. Bilatu ditzagun, ikertu dezagun. Hemen doaz horietako batzuk: "Bidezko Merkataritza", "Banku Etikoa", "Economía del bien común". "Izan zaitez zu munduan ikusi nahi duzun aldaketa".