... "¿Sabes cuál es el presente indicativo del verbo querer?". Eta erantzuna eman zidan: "Yo hago". Ze ona! Ezta? Beraz, nik zerbait benetan nahi dudanean, ez da gogo hutsean gelditzen, nire borondatea ere tartean sartzen da eta ekintza bihurtzen da.
Hau beste filosofo eta pentsalari batzuek ere sumatu zuten edo bizitzak erakutsi zien eta ondoren, belaunaldiz belaunaldi transmititu diren esaldiak sortu zituzten, horietako batzuk gure esaera zaharretan ere gordetzen direnak: "Nahi izatea, ahal izatea", "Nahi bada, egin ezinik ez da", "Ezina ekinez egina", "Ibilian-ibilian bidea urratu", "Zelan erein hala bildu", "Nahi duenak ahal du, nahi ez duenak guztia galdu".
Orain nirekin esaldi horien gainean hausnartzea/gogoeta egitea proposatzen dizuet eta gure eguneroko bizitzarako zer dakarten edo zer esan nahi duten pentsatzeko tarte bat hartzea.
Zer nahi dugu? Zer egiten dugu? Benetan nahi duguna ez dadila gelditu ideal, gogo eta hitz hutsetan. Bihurtu ditzagun jarduera eta ekintza.Erabili dezagun egiteko dugun borondatea. Beharbada, lur berri bat eta gizadi berri bat eraiki ahal izango dugu denon artean. Eskerrik asko.