"Bizitzaren sibarita"

Erabiltzailearen aurpegia Marijo Pagaldai 2011ko urr. 25a, 02:00

Nik ere "bizitzaren sibarita" bezala ezagutzen dena izan nahi dut.

Orain dela urte gutxi batzuk entzun nuen elkarrizketa batean miresten dudan pertsona bati galdetzen ziotela ea bizitzeko "gutxirekin" nahikoa zuen. Erantzun zuen ez zela edozer gauzarekin konformatzen, berarentzat benetako balioa zuena aukeratzen zuela. Horrela, "gauza gutxi" horiekin arin sentitzen zela, "bizitzaren sibarita" bat.

Erantzuna gustatu zitzaidan eta ederra ez ezik inteligentea eta zentzuduna ere iruditzen zait.

Ondo bizitzeko beharrezkoa dugu hainbeste gauza alfer pilatzea, kateatzeko besterik ez badigute balio eta benetan nahi dugunarekin gozatzen ez badigute uzten? Uste dut batzuetan ohiturei jarraitzen diegula edo hau eta bestea edukiz gero zoriontasuna izango dugula agintzen diguten esloganei kasu egiten diegula...

Erabili dezagun zentzua gure buruari galdetzeko ea zer den benetan nahi duguna eta zein den hori lortzeko modu egokiena.

Kendu dezagun bizkarretik bizitzan zehar altxor faltsuez bete dugun "motxila" astuna eta gure bizitzaren bidaia arinagoa eta libreagoa izango da.

Izan gaitezen benetako "bizitzaren sibaritak". Seguru denondako dagoela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak