Barnean dugu minerala, begetala, animalia eta espiritua. Zelan erlazionatzen gara ezaugarri horiekin guztiekin? Dotoretasuna, indarra, adimena ematen dizkigun zerbaiten bihur ditzakegu. Edo agian, harrotasun, muga edo hondatzeko erabiltzen ditugu?
Barnean bateratuta ditudan alde eta aspektu asko naiz ni.
Jarrera fisikoak bizkarrezurra modu egokian izatea eskatzen du. Eta jarrera psikologikoak? Gertaerek baino ez dute eragin gehiago gertaera horien aurrean nik hartzen dudan jarrera? Ez al daukat gaitasunik, jarrera kontuan izanda, gertaera horiek alde batera edo bestera bideratzeko?
Izaki sortzaileak garela uste dut. Imaginazioa, pentsamenduak, asmoa, hitza eta jarrerak dira gure baliabideak eta gure existentzia fisikoa eta psikologikoa moldatzen joaten direnak.
Gure inguruan dauden toxikoak osasunerako kaltegarriak izan daitezkeen moduan, tresna berdinekin toxiko psikologikoak sortzen ditugu. Banatzeko eta konpetitzeko baino gehiago, lankidetzarako eta batzeko erabiltzen baditugu?
Zain ditzagun gure hitzak. Zain ditzagun gure jarrerak. Zain ditzagun gure ekintzak.
Dotore bihurtuz eta, bide batez, ingurua beraiekin kutsatzen ahalegin gaitezen.