Maritxu Kajoi: autobus zerbitzua

Erabiltzailearen aurpegia Maider Otamendi 2016ko urr. 15a, 00:00

Baziren gutxienez 15 urte Maritxu Kajoi festara joaten ez ginela eta aitortu behar dut uste baino hobeto pasa genuela, ederto ibili ginela, itzulera ordua iritsi zen arte! A ze amesgaiztoa!

Autobusez joatea erabaki genuen, pentsatuz itzulerarako autobus eskaintza handia izango zela. Inozoak gu! Goizeko 4rak aurretik joan ginen autobus geltokira, baina ordua aurrera zihoan eta Eskoriatzarako noranzkoan ez zen autobus bat bera ere pasatzen. Geltokian pilatzen ari ginenak gero eta haserreago, harrituta. Taxiren bat eskatzeko deika hasi eta erantzunik ez, zeuden gutxiak topera. Jendea urduritzen, taxi bat hartzeko elkarri mokoka, gazte bat taxi bati ostikoka, taxia gelditu eta gaztearekin liskarrean… ikuskizun penagarria! Azkenean, 05:45ean taxi bat hartzea lortu genuen, aurrez lotu genuelako, eta zorionekoak gu, goizeko 6etako autobusa hartzeko nahiko komeria izango genituelako, kontuan izanik autobus geltokian pilatutako jendetza. Pasa omen da dagoen autobus bakarrean sartu ahal izateko jendea elkarri bultzaka borrokan hasi eta autobus gidariak ertzainei deitu behar izana.

Hain zaila al da horrelakoetan autobus bereziak jartzea? Ez al genuke hori bultzatu behar denon segurtasunerako? Arduradunek zerbait egin dezatela, mesedez!

----------

Maider Otamendi

Eskoriatza

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak