"Sexurik gabea al da aurrekontu politika?"

Erabiltzailearen aurpegia Maider Otamendi 2015ko mar. 17a, 10:33

Hau izan zen aurreko astean nazioarteko jardunaldi batean erantzuten saiatu ginen galdera.

Ikuspuntu feminista aurrekontu publikoen prozesuetan sartzeaz egin genuen gogoeta: politika publikoek nola eragiten duten emakumeen eta gizonezkoen bizitza kalitatean, norengana heltzen diren politikak, nortzuk diren politika horien hartzaileak... 

Nazioarteko hainbat esperientzia ezagutzeko aukera izan genuen, eta Gipuzkoan egiten ari garen lana konpartitu eta hobekuntza proposamenak jasotzeko parada izan genuen. Gobernu baten borondate politikoaren adierazlea izaten da aurrekontua, hitzetatik ekintzetara pasatzeko ezinbesteko erreminta. Aurrekontuen prozesuan, berauen diseinuan, exekuzioan eta ebaluazioan, azterketa sakona egiteko baliabideak jarriz gero, posible da aurrera eramaten diren neurri eta ekintzek nori eta nola eragiten dioten jakitea, eta, honela, hasieran finkatutako helburuen betetze maila ezagutu ahal izatea, ondoren hobekuntzak planteatu ahal izateko. 

Berdintasunean aurrerapausoak ematen ari garela ukaezina da, baina nahiz eta batzuek garbi ikusi nahi ez izan eta ostrukarena egin, desberdintasunak oraindik ikaragarriak dira. Garbi geratu zen aurrekontuak generoarekin neutroak ez direla!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak