Teknologia berriak

Erabiltzailearen aurpegia Maider Otamendi 2014ko urr. 29a, 00:00

Bizi garen gizarte eredu honetan berebiziko garrantzia dute teknologia berriek, eta ikusten denez, gero eta pisu gehiago izango dute gure egunerokotasunean.

Garai batean lanerako ezinbesteko tresna bihurtu zena gaur egun bizitzaren gainontzeko esparruetara zabaldu da. Aisialdira, lagun arteko harremanetara, osasunera... Hau, printzipioz, ez dago gaizki! Gure bizi-kalitatea hobetzea dutela helburu suposatzen da. Baina horrela al da benetan? Inoiz ez al duzue izan dependentzia bat sortzen ari zaizuen sentsazioa? Etxetik mugikorrik gabe irtetea... "Ez, mesedez! Hori ezinezkoa da! A ze inkomunikazioa!".

Ohiturak aldatzen gabiltza, hori horrela da, ezin da ukatu, onerako edo txarrerako, hori beste eztabaida bat da!

Baina helduak garen heinean, gure buruaren jabe gara, zertan gabiltzan badakigu, eta gure ekintzek izan ditzaketen ondorioak ezagutzen ditugu. Baina eta haurrek? Prestaturik al daude gure haurrak jasan ditzaketen arriskuen aurrean? Ezagutzen al dituzte arrisku hauek? Bene-benetan, ez dut uste! 8-10 urtetako haur bat ez dut uste nahiko heldua denik modu libre batean interneterako konexioa duen mugikor batekin ibiltzeko! Nahiz eta batzuei harrigarria suertatu, egon badaude. Hezi beharko ditugu horretan ere!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak