Gizartearen parte-hartzea

Erabiltzailearen aurpegia Maider Otamendi 2014ko eka. 4a, 12:00

Orokorrean uste dena baino askoz ere garrantzitsuagoak diren hauteskunde batzuk pasa berri ditugu, eta aurreikusten zen bezala, parte-hartzea oso baxua izan da.

Debagoienean konkretuki bozkatzeko eskubidea genuenon %43,6ak soilik bozkatu dugu. Garbi dago gizarteak gero eta urrunago ikusten duela politika, eta honek, hausnarketa sakon bat merezi du.

Baina herritarron parte-hartze eza edo eskasia ez da soilik politikan nabaritzen, egunerokotasunean baizik. Norberaren denbora librea gero eta garestiagoa daukagu, eta herritar asko eta asko, ez daude prest hain preziatua den denbora hori gizarte osoaren mesedetarako izan daitekeen zerbaitetan inbertitzeko.

Debagoienan erreferente izan gara urteetan gizartearen parte-hartze aktiboan; horren adibide garbiena, baina ez bakarra, kooperatibak dira. Zer pasatzen ari da orain? Hain berekoi bihurtu gara ez dugula gure buruaz haratago ikusi ere egiten? Ez al gara konturatzen itsasontzi bat bere portura ondo iritsi dadin denok norantza berean arraunean egin beharra dugula? 

Gaur egungo gizarte eredu honek alde onak baditu noski, baina baita ere ahuleziak, gero eta nabarmenagoak direnak gainera, eta eredu hau hobetu nahi badugu denok jarri beharko dugu gure aldetik zerbait.

Edo agian hobe da lozorroan gelditzea?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak