Aurrekontuen proiektuak

Erabiltzailearen aurpegia Maider Otamendi 2014ko urt. 8a, 00:00

Jakin badakigu gobernu guztiak egun hauetan ari direla...

... beraien aurrekontuak onartzen. Ez da ariketa erreza izaten, batez ere gutxiengoan dauden gobernuentzat, baina hor ikusten da talde politiko ezberdinen jarrera eta adostasunetara iritsi ahal izateko borondatea.

Modu orokor batean, herritar gehienok ezagutzen dugu dirua non eta zertan gastatzen den: gizarte politikan, enplegu eta garapenerako proiektuetan, bide azpiegituretan, kulturan, etab.... Gobernu bakoitzak bere lehentasunen arabera banatzen ditu dauzkan baliabideak. Baina ba al dakigu aurrekontu hauek aurrera eraman ahal izateko baliabideak nondik datozen? 0 

Diru sarrera gehienak tributuen bidez lortzen dira, hau da, tasetatik (erabiltzen diren zerbitzu publiko edo jarduera bat jasotzeagatik ordaintzen direnak. Esaterako, zabor bilketagatik edo kiroldegia erabiltzeagatik) eta zergetatik (zuzenak, pertsonak edo enpresak zuzenean zergapetzen dituztenak edo zeharkakoak, pertsonen ondasun edo zerbitzuen kontsumoa zergapetzen dituztenak).

Ordaintzen duguna zertarako den jakiteak, asko laguntzen du gizartearekiko dugun konpromisoa betetzeko, baina ordainketa behar hauek progresibotasunaren printzipioan oinarritu behar dira beti: gehien duenak gehiago ordaindu behar du! Gizarte justuagoa helburu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak