Isilpeko istorioak

Gorputzak hitz egiten digu, zikloen hizkuntzan; eta guk isilarazi egiten dugu.

Hilekoaren lehen tanta isilpean jaso genuen, eta menopausiaren azken tanta ere halaxe doa.

Odola ezkutatu; baita izerdia ere. Ez dira dotoreak. Ez dira garbiak. Eta, hala, lotsa eta mina barneratuta, disimuluaren artea ikasi dugu. Ez daitezela nabaritu. Ezta usainik ere. 

Heldutasuna iristen denean, menopausia dator. Harekin batera, itzala. Soziala. Zahartzea ez da ospatzen. Berriz gazte izan gaitezen, berriz salgarri, tori pilula bat, krema bat. Tena Lady konpresak. Densia jogurtak. 

Gure gorputza etengabeko konponketa beharreko makina gisa tratatzen da. Ahaztu egiten dugu gorputzak bere erritmo propioa duela, bere denborak, bere jakituria. 

Ez dago zertan ezkutatu. Ez dago zertan barkatu. Ez dago zertan konpondu. Menopausia ez da porrota. Ez da gainbehera. Ez da igartzea. Ez da zatartzea. Eraldaketa da. Na-tu-ra-la. 

Gure istorioa berridazten ari gara. Odolarekin. Izerdiarekin. Hori da gure ahotsa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak