Erregimen frankistak fusilatua, gerrazibila amaitu eta 532 egunera. Ez zen bakarra izan. Guztiak hobi komun batean lurperatu zituen Leoncio Badiak, Paternan, Valentzian. Ez haren nahia zelako, baizik eta ehorzle lanak egitera zigortu zutelako, errepublikanoa izatearren.
8 urte zituela aita galdu ostean, laurogeitaka urteko Pepica Celdak hamarkadak pasa zituen haren gorpuzkiak topatzen. Eta topatu zituen, hein handi batean, Leonciori esker. Haren alaba Marujak kontatzen duenez, Leonciok bere lepoa arriskatu zuen behin eta berriz eraildakoen izenak apuntatuz, arropa, botoi, kordel edota elementu pertsonalen bat gehituaz hilotz bakoitzari, egunen batean senideek gorpuzkiak errekuperatuz gero, identifika zitzaten. Borreroek lapurtutako duintasuna bueltatu zien hildakoei Leonciok.
Komiki formatuan, fikzioa ez den historia hori kontatzen dute Paco Rocak eta Rodrigo Terrasak, El abismo del olvido (2023) lanean. Ahaztu ezin den historia.