Halako batean, oso maker-a zen batek hartu zuen hitza eta proposatu bere FabLabean workshop bat egitea; nahi zuela gaurko gazteak transformer eta changer-ak izatea eta ondo etorriko litzaiekeela horrelako training-a. Uste zuen celebrity edo influencer batekin hypeatzea ondo legokeela, wow efektua sortzeko. Horrelakoetan ere BFFak egiteko aukerak sortzen zirela eta noizbait ere crushen bat ere egoten zela. Haterrak, aldiz, ekidin egin behar zituztela bai ala bai.
Denek adostu zuten win-win-a zela eta UrbanHuberako ere egokia. Networking-a sustatzeko ere balio zuela. Crack bat zela esan zioten. Denek, batek izan ezik: beretzat guztia oso fake zen eta smartphonean chateatzen ibili zen bitartean, Facebooken jendea tageatzen eta trending topic-ak posteatzen. Online zenez bilera, ez zelakoan igarriko. Momentu batean ia selfie bat ateratzear egon zen, baina norbaitek bodyshaming-a egingo ziola-eta, moztu egin zen. Berak likeak bakarrik nahi zituen, feedback positiboa. Horretarako zuen kontratatuta personal shopper bat. Coach bat ere bazuen, beti bidaiatzen zegoena. Kobratzen zuenarekin, hegazkinean business joateko moduan! Baina ranking-ean onena zela-eta, azkenean IRL, bere background-arekin, FOMOrik ez zuen nahi.
WTF! Juan Felix eta alike, ez baduzue ezer entendiru, egon trankil. Gaur egungo hizkera cool-arekin, TBH, nik ere IDK zer idatzi dudan gaurkoan! LOL
THS eta TTYS!