Hitz eta esaldi dotore asko, bai, baina ezin entenditu zer esan gura duten. Bizitza guztian euskaraz berba egin, eta, azkenean, espainolez leirutera bultzatuta dago, euskaraz eskribitutakoa ez duelako entendiruten. Juan Felix asko dago gure soziedadean. Gu ez bezala, euskaraz jaio, hazi eta hil(ko) direnak dira, baina euskara batuarengatik eta beste hainbeste arrazoi medio, ezin euren ama hizkuntzan leiru.
Juan Felixi pasatzen zaion beste kontu bat da lobekin berba egiten duenean. Adibidez, lobek esaten diotenean asteazkenean etorriko direla bisitan, Juan Felixek preguntatu behar izaten du hori zein egun den. Harentzat egun hori eguaztena da. Lobentzat, berba ezezaguna. Azkenean, "miércoles" esan behar batak bestea entendiruteko.
Euskara batuaren arrazoi eta alde onak asko dira, duda barik. Baina Juan Felix modukoak itzungi ez daitezela bada ere gure lana. Beinke!