Ostiral arratsaldean jokatu zuen talde zuri moreak 5. Jardunaldiko partida Urolaren aurka. Hirunaka gehitzen hasteko gogoa zuen Mondrak eta nabaria egin zen lehen minutuetatik. 4. minutuan, Danel Menak area kanpotik eginiko jaurtiketa, Urolako defentsa batek desbideratu eta lehen gola iritsi zen. Hala, oso aurpegiz jarri zen partida. Zumarragako taldeak ordea, aurrera pausu bat egin zuen eta lehen zati gehiena mondraren zelaian jokatu zen. Dena dela, partidua trabaturik zegoen eta ez ziren aukera garbirik izan.
Nahiz eta etxeko taldea ez zegoen guztiz eroso zelaian, 30. minutuan Urolak atzean egindako akats bat aprobetxatu zuen Iker Perezek. 2-0 markagailuan eta lasaitasun pixkat bat. Zirudien atsedenaldira horrela iritsiko zirela bi taldeak, baina 45. minutuan jokaldi polit bat egin zuen talde zuri moreak eskuin hegaletik eta Abdulek bultzatu zuen baloia sareetara. Harrobiko jokalariaren lehen gola da senior kategorian.
Atsedenaldia segidan iritsi zen eta bazirudien bigarren zati lasai bat espero ahalko zela Mojategin, baina kanpoko taldeak ez zuen hori horrela izaterik nahi. Sendo zelairatu ziren bigarren 45 minutuak jolasteko eta 55. minutuan penalti garbi baten ondorioz 3-1ekoa ezarri zuen markagailuan. Urolaren minutu onenak izaten ari ziren, baina 2 minutu geroago jokalari bat gutxiagorekin gelditu ziren eta hor amaitu zitzaien partidua iraultzeko esperanza guztiak.
Mondrarenak izan ziren aukera garbi denak momentu hortatik aurrera. Baloiaren nagusitasun osoa izan zuen eta bi gol gehiago sartu zituen. Artiz Arizmendiarrietak korner baten ostean burukada on batekin sartu zuen 4-1ekoa eta Julen Letonak 5-1ekoa, baita korner baten ondorioz arean harrapatutako aldaratze batean.
Partidua 5-1 amaitu zen, baina Mondrak gol gehiago sartzeko aukera garbiak ere izan zituen. Hala, 10. postuan jarri da Jorge Davilaren taldea 6 punturekin. Garaipen onekin konfiantza eskuratzeko eta gora egiteko baliatu nahiko du Arrasateko taldeak.