Denboraldiko lehen porrota jaso zuen Mondrak zapatuan Mojategin (0-2)

Erabiltzailearen aurpegia Mondra Futbol Taldea

Talde zuri morea ez zen gai izan beraien jokoa zelaian ezartzeko eta garaipena lortu gabe jarraitzen du 3 jardunaldiren ostean.

3. jardunaldia jokatu zen zapatuan Mojategin, Mondra eta Beasain B taldeen artean. Etxeko taldeak 2 berdinketa jasan zituen lehen bi partidetan, nahiz eta gehiago merezi izan zuten. Sentsazio horiekin jarraitzeko asmoz zelairatu zen Mondra eta baloiaren jabetza izan arren lehen zatian gauza gutxi daude azpimarratzeko. 5garren minutuan izan zuen Bittor Urteagak aukera garbiena, baina ez zuen asmatu atezainaren aurrean. Gainera, lurrera erortzean sorbaldako lesio baten ondorioz zelaia utzi behar izan zuen. Mondra ez zuen lortu baloiaren zirkulazioari abiadura ematea eta aurkako taldea ondo defendatu zen. 0-0 atsedenaldian.

Bigarren zatia ezin okerrago hasi zen. Lehengo minutuan mondrak baloia galdu eta Beasaineko bi aurrelariek kontraeraso azkar bat antolatu zuten, baloia sareratuz. Kanpoko taldearen lehen jaurtiketa izan zen. Kolpe gogorra izan arren, mondrak ez zuen amore eman eta berdinketaren bila joan zen. Aldaketekin etorri zen erreakzio txiki bat eta hor izan zituen etxeko taldeak partiduko minutu onenak, baina ez zuten lortu ezta aukera oso garibirik sortzea. Aipagarriena, Martzelek zutoinera bidali zuen area kanpoko jaurtiketa bat izan zen. Mondra geroz eta gehiago aurreratzen saiatu zen eta 80. minutuan iritsi zen bigarren kolpea. Beste kontraeraso baten bigarren gola egin zuen Beasainek.

Partidua 0-2 amaitu zen eta sentsazio txarrekin bukatu zuen etxeko taldeak. Datorren astean Ordiziara joango da Jorge Davilaren taldea, bolada hau eten eta 3 puntuak eskuratzeko asmoarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak