Puntu banaketa Elgoibarren, azken minutuan jasotako golaren ondorioz (1-1)

Erabiltzailearen aurpegia Mondra Futbol Taldea

Jorge Davilaren taldeak ez daki zer den garaipena ligako lehen bi jardunaldien ostean. Bi partiduetan emaitza berdinarekin amaitu dute 2 puntu bakarrik eskuratu ostean. Markagailuari eustea kostatzen ari zaio. 

Zapatu arratsaldean ligako bigarren jardunaldia jokatu zuen Mondrak Mintxeta futbol zelaian. Partidura ongi sartu zen talde zuri morea, baloiaren jabetza eskuratuz eta Elgoibarren atea mehatxatuz. Hala, lehen zatiko aukera garbiena Uhaitz Apraizek eginiko jaurtiketa urrin bat izan zen, langan jo zuelarik. Etxeko taldeak azken minutuetan aurrera pauso bat egin zuen eta ikusle puntutik, partidua zerbait trabatu zen etenaldi ugarirekin. Atsedenaldira 0-0.

Bigarren zatia lehenengoaren antzekoa izan zen, Mondra hobeto zelairatu zen eta baloiaren jabetza izan zuen. Gola, ordea, ez zen jokaldiz iritsi. 60. Minutuan Bittor Urteagak bigarren zutoinera erdiratu zuen kornerra eta han agertu zen Aritz, denen gainetik baloia bururatu eta sareen barruan jarriz. Momentuz ikusitako partiduan justizia egin zuen golak. Minutuak pasatzen joan ziren eta Mondrak izan zituen aukerak bigarrena sartzeko, baina ez ziren gai izan. Barkatzeak ondorioak dakar eta azken minutuetan atzera pauso bat egin ostean, Elgoibarrek 90. minutuan jaso zuen saria. Eskuz eskuko aukera bat zutoinera bidali zuen aurrelariak eta aldaratzea bere taldekide bati erori zitzaion. Bana markagailuan eta partidua amaituta.

Porrot zaporea talde zuri morearentzat, lehen garaipena lortu gabe jarraitzen baitu. Bi partidetan aurretik jarri da markagailuan, baina ez du eustea lortu. Datorren astean Beasain B taldea jasoko du Mojategi futbol zelaian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak