Azken minutuek berriro zigortu zuten Mondra (2-1) Argixaon, Urolaren aurka

Erabiltzailearen aurpegia Mondra Futbol Taldea 2026ko maiatzaren 1a

Xabaten golarekin aurreratu ondoren, Urolak azken laurdenean partiduari buelta eman eta hiru puntuak lapurtu zizkion Mondrari, 75. minutuan 1-0 irabazten zioanean (31. jardunaldia, 2026-04-30). Azken minutuetan puntuak galtzea ohikoa bihurtu da hainbat astez.

Lehen zatia ez zen ikusgarria izan. Bi taldeak intentsitatez jokatu zuten eta Mondra zelaian ondo kokatuta azaldu zen, baina gol aukera gutxirekin. Txartel batzuk era atera zituen epaileak, baina atsedenera markagailua mugitu gabe iritsi ziren bi taldeak. 

Bigarren zatian, ordea, Mondrak aurpegia aldatu zuen. Baloiaren zirkulazioa hobetu eta espazio gehiago sortu zituen. 58. minutuan iritsi zen saria: Xabaten gola eta Mondra aurretik. Jokoa eta markagailua Modrarenak ziren. Gauzak orduantxe hasi ziren okertzen. Golaren ostean atzeran pauso bat egin zuen Mondrak, eta Urolak aurkitu zituen hutsuneak. Murillok 76. minutuan berdindu, eta 90.ean, Mondrako defentsaren desajuste baten ondorioz, Aberrietak azken kolpea eman zuen: 2-1. Berriro ere azken minutuak. Berriro ere puntuen galera mingarria.

Denboraldia luzea egiten ari da, baina laugarren postua borrokan dago oraindik. Mondrak erantzun beharra du — eta badaki nola.

Datu nabarmena: Azken asteetan antzeko gidoia errepikatu da: 2-2ko berdinketa Bergararen derbian etxean, 3-2 porrota Deustoren aurka, eta orain Argixaokoa. Azken minutuetan puntuen galera joera bihurtzen ari da, eta hori da taldearen hausnarketa-puntu nagusia datozen asteetara begira.

Datorren asteburuan, Real Union

Liderra izango dugu aurkiaria Irunen, eguna eta ordua konfirmatzeke oraindik. Azken partiduetako norabidea aldatu eta konfiantza berreskuratzeko aukera ezin hobea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak