Zapatu arratsaldean Zumaiakok eta Mondrak indarrak neurtu zituzten Aita Mari futbol zelaian. Norgehiagoka hontako garaileak 4garren postuan finkatzeko aukera paregabea zuen. Mondrari gehiago igarri zitzaizkion goiko postu horiei eusteko gogoa eta indartsu sartu zen partiduan. Hala, 10. minutuan Oxel Luengok ezker hegaletik jasotako erdiraketa bat sareetara burukatu zuen. Hurrengo minutuetan Mondrak baloairen jabetza izan zuen, baina ez ziren gai izan bigarren gola sartzeko. Zumaiakok partiduan bizirik jarraitzen zuen eta 42. Minutuan markagailua berdintzea eskuratu zuen. Falta jaurtiketa batek mondrako barreran jo zuen eta erreboteak atezaina lekuz kanpo utziz baloia sarera iritsi zen. Atsedenaldira banako markagailuarekin joan ziren bi taldeak aldageletara.
Bigarren zatiak lehenengoaren tonika berdina jarraitu zuen, nahiz eta Zumaiako taldeak aurrera pausu bat egin zuen baloirik gabeko presioan. 68. Minutuan mondrak jokaldi polit bati esker bigarren gola sartu zuen. Atzeko lerrotik hasi zuen jokaldia Zumaiakoren presio hori hautsiz, eta 4-5 pasetan baloia sareratzea lortu zuten. Iker Perez izan zen goleatzailea. Dagoeneko 11 gol daramatza mondrako aurrelariak, taldeko goleatzaile nagusia delarik. Gol honen ostean partidua pixkat trabatu zen eta Zumaiakok mondraren areara gerturatzeko aprobetxatu zuen. Hala, eskuin aldeko erdiraketa bat sareratu zuen 75. Minutuan, markagailuan 2 eta 2koa ezarriz.
Partidua amaitzear zegoen, baina arrasatearrak ez ziren konformatzen berdinketarekin eta 90. minutuan Martzel Azpilikuetak sareratu zuen baloia. Jokaldia, berriz ere, atzeko lerrotik hasi zuen talde zuri moreak eta baloi luze bati esker Zumaiakoren defentsa lerroa apurtu zuen. Partiduak ez zuen gehiagorako eman eta garaipen baliotsua eskuratu zuen Arrasateko taldeak!
Laugarren postuan finkatu da Mondra 46 punturekin dagoeneko!
Aupa Mondra!