Trans despatologizazioa orain

Erabiltzailearen aurpegia Maria Muffin 2016ko aza. 4a, 00:00

Transexualitatearen despatologizazioaren aldeko ekimena aldarrikatu nahi dugu Kitzikan sexu askapenerako mugimendutik.

Gaur egun, transexualitatea –edo transgeneroa– gaixotasun patologiakotzat dute instituzioek; tartean, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak.

Gizartearen pertzepzio eta kontzientzietan aldaketa bat izaten ari bada ere, instituzioek markatzen dituzten konnotazio negatiboak inklusio, onarpen eta errekonozimendurako oztopoak besterik ez da.

Kitzikanek ezinbestekotzat jotzen du honen inguruko azterketa sakon eta zorrotza egitea. Trans asko dira beraien eskubideen urraketa eta erasoak bizi dituztenak egunerokoan, norbanako zein instituzio ezberdinen aldetik.

Arrasaten esparru horietako batzuk identifikatu eta ikusarazte ekintza bat egin dugu. 

Transexualitatearen errealitatea plazaratu eta injustizia ikusarazteko:

1-Lanbide: Pertsona transexualak ikaragarrizko jazarpen eta bazterketa bizi dute lan esparruan, eta diskriminazio horri instituzioen babes falta gehitu behar zaio. Askotan, egoera honek prostituziora edo baldintza duin gabeko lanpostuak onartzera behartzen ditu transexualak.

2-Eliza: Eliza da jazarpen eta zapalkuntza bultzatzen duen organo gorena. Elizak ezinbestekoa du generoen klasifikazio dikotomikoa gizonen eta emakumeen arteko hierarkia mantentzeko.

3-Ospitalea: Jaiotzez gizon edo emakume klasifikatzea amaitu beharra dago, genitalizazioa mugarri izandako klasifikazioaren legeak egiten baitu transexualitatea gaixotasun edo anormaltasuna bezala klasifikatzea.

4-Katalogazio guneak: Instituzioek gizon-emakume dikotomian sailkatzen dute gizartea. Honek gizonen eta emakumeen tarteko trantsizioan gaudenok diskriminatzen gaitu bete-betean, eta ez du inolaz ere laguntzen gure gizarteratzean.

Jakin dugu hasiak direla sortu ditugun ekimenaren trans guneak kentzen. Bada, salatu nahi genuke Arrasateko instituzioek transexualitatea ezkutuan mantendu eta pairatzen duten injustizia eta sufrimendua plazaratu nahi ez izatea. Ulertezina baita trans guneak 12 ordu baino ez iraun izanak.

Guk eskubide guztiak defendatzen jarraituko dugu, ezinbestean guztion eskubide eta bizi baldintza duinak behar direlako.

----------

Maria Muffin

Kitzikan Debagoiena

Debagoiena

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak