Itxaropen matematikoa

Asteon banatu da Gure Esku Dago-ren Tripontzia saria.

Eta ez, ez dut propagandarik egingo. Izan ere, inguruko guztiek bezala, nik ere harro diot loteria ez zela sariak emateko jaio. Gobernuak saritzeko sortu zela. Ondoren datoz probabilitateak eta kalkulu estatistiko barregarriak. Eta meteorito bat burura erortzea baino zailagoa izaten da saria tokatzeko probabilitatea. Wikipediako jakinduriarekin aipatu nahiko nuke, probabilitateaz gain, eskuzabaltasuna ere kontuan hartu behar dela. Probabilitateari kasu egingo bagenio, apustu etxeetara joan besterik ez genuke. Eta jakina, ez dira eskuzabalenak. Daturik salatzaileena –nire aurkako propagandari eutsiz– itxaropen matematikoarena da. Hau da, irabazteko probabilitatea jokatzearen balioa baino handiagoa edo txikiagoa ote den. Aitona-amonek bilobei egindako zozketetatik kanpo, ez dut handiagoa den kasurik bilatu. Orduan, saria antolatzen dutenak saritzeko prest gaude? Diru ekarpen bat bezala ulertuko bagenu, nori erosiko genioke loteria?

Propagandarik ez nuela egingo esan dut. Baina irribarre bihurri bat atera zait zutabea amaitzerakoan. Atera kontuak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak