Kolorea, lur usaina eta txanpon hotsa. Jana soberan dago salda perfektu baterako, baina badakigu errezetaren osagaiak ez direla garai bateko berdinak. Nekazariei erosleak falta zaizkie eta erosleei gatza. Izan ere, zenbat dute feriek salmentatik, eta zenbat erakusketatik? Saltzen duten guztiak dira ekoizleak? Eta erosleak, zein azokatako erosleak dira gainontzeko egunetan?
Susmoa daukat feriak ez ote diren tabernak betetzeko aitzakia bihurtu. Han daude porruak, era guztietako belarrak eta gatzak. Geruzaz geruza bere baitan ezkutatzen diren tipulatxoak, eta berakatz ausartak. Eta oilaskoak. Sekretupeko aitorpenak beste behin ere esan gabe etxeratzen direnak. Haragi gisatua baino astunagoak direnak ere soberan. Guztia bere neurrian orekatzea da errezetarik onena. Osagai guztien arteko orekatik sortzen da salda on bat. Baina salda falta da azoketan, eta salda onik ez dago kalean aspaldian.
Guztioi dagokigu zein etxetakoa edan nahi dugun aukeratzea, osagaiak zaintzea, orekatzea, eta eltzean bero mantentzea.