Ez da giro

Egin kontu, egunik ba ote dagoen eguraldiaz hitz egin ez duzunik. Bizi izan ote duzun euri-jasarik, uztailean hondartzatik aterarazi zaituenik. Busti gabeko udaberririk. Edo bizilagunik, eguraldiaz inoiz hitz egin ez dizunik. Egin kontu, ea benetan zenbat kezkatzen zaituen horrek.

Gure neurrira egindako negutegietan bizi baikara aspaldidanik, eroso eta epel. Eta epeltasunean doakigu denbora, ezagun eta erdi-ezagunekin eguraldiaz hizketan, beste kezkarik ez bageneuka bezala.

Baina iritsi da negutegitik irteteko garaia, iritsi da uda! Igaro gaitezen epeletik berora, hego-haizea ari du kanpoan! Bizi ibili, hego-haizeak feromonak eta beroaldiak ere dakartza berarekin eta. Egin kontu, zurrunbiloak eraman ez zaitzan, emakumeontzat, ez baita giro kaleetan. Baina, egingo gara giroaren jabe ere!

Har dezagun atseden, zerura begiratu beste zer eginik ez daukagun bitartean. Eta izan daitezela bene-benetan gure kezka bakarrak zeruko zipriztinak, harri kozkorrak, arrautza frijitu eta gorringo borobilak. 

Ondo pasa oporretan!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak