Zirku-luan

Bandorik gabeko guda behar luke izan, herri oso baten erronka. Sua bizirik mantentzea beste zereginik ez duen akelarrea.

Eta gu, bandorik gabeko bandidoak ginateke, osten diguten su garrik txikiena ere berriz geureganatzen. Ondo baitakigu, sua, beroa bezain galkorra dela. Eta horregatik ari garela, urteetan su honen bueltan dantzan, eta Korrika.

Euskarak behar luke gure sua izan. Guztiok behar genuke akelarre honen jabe egin, eta korrika elkarrekin aritu. Jakinik aukera guztiak posible direla honen bueltan: bere alde korrika egin, edo korrika bakarrik egin. Beragandik korrika ihesi doazenei sua maitatzen erakutsi. Gar honen testigu egin kide berriak, eta omendu su gainean korrika urteak daramatzaten fakirrak. Zirku-lu honen bueltan aritzera guztiok gara ongi etorriak, funanbulistak, sorginak, ilusionistak eta fakir handiak. Osatu dezagun zirku-lu eder bat, kanpotik begira ari diren ikusleek txalotu, errespetatu gaitzaten. Beraz, irakurle, ba al duzu arrazoirik aurtengo Korrikan parte ez hartzeko? Sasien gainetik eta lainoen azpitik, korrika egingo dugu!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak