0 Km

Kanpora irteteak beraien proiektu berrietan pentsatzeko denbora, perspektiba eta inspirazioa ematen omen die artistei.

Kanpora irteten dira, ondoren herrira itzuli eta esku artean dutenari etekinik handiena ateratzeko. Hala behar luke guztiak. Irten, berriz itzultzeko.

Inspirazioak, ordea, ez du baliorik gurean, eta are gutxiago jaten ematen. Hargatik egiten du alde inspiraziodun gazte askok atzerrira. Irudipena dut hemengoak ez ote gauden hara, norabait begira. Barrutik, kanpokoari so. Batzuk Europara begira, eta Europa, nora begiratu ere ez dakiela. 

Horregatik miresten ditut hainbeste bertan gelditu eta bertakoa garatzeko apustua egiten dutenak. Proiektu berritzaile eta jasangarrien protagonistak. Eta bultzatzaileak. Asko baitira oraindik protagonistok kanporantz bultzatzen dituztenak. Onartu behar dut azken hauetako bat baino gehiago bidaliko nukeela atzerrira, perspektiba aldatu eta proiektu berritzaile hauengan inspirazioa aurkitu dezan. Ea bueltan zer dakarten. Izango da handik itzuliko ez denik ere.

Ba al dago gurea baino leku hoberik herritar ekologista, iraultzaile, jasangarri (bere adiera guztietan) eta modernoak izaten hasteko? Has gaitezen etxetik. Txukundu dezagun sukaldea, ataria txukuntzeari ekin aurretik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak