Sinestea da kontua

Sinestekoa Jarduneko gogoeta saiora gerturatu zen herritar kopurua. Elkarri gogorarazi genion oraindik ere indartsu gaudela.

Bere garaian, Euskara Elkarteen sortzaileek, Ikastoletako irakasleek eta euskaltzaleek sinestarazi ziguten euskarazko hedabideak eta kultura eskaintza izatea edo euskaraz kalean lasai hitz egite hutsa posible zirela. Horretan sinesten zutelako iritsi gara gure begiokin hori ikustera.

Behin honaino iritsita, gure begiei beste betaurreko batzuk jantzi beharrean gaudela uste dut. Izan ere,  zoritxarrez, zenbatek uste du euskararen alde egiteko zegoen guztia jada eginda dagoela? Ez nuke ilun jarri nahi, baina oraindik dezente falta zaigunaren susmoa daukat.

Sinesgarritasunik ba ote dute euren haurrei kontuz! edo etorri! esanez, arratsaldea jolasparkean yocreo-ka pasatzen duten guraso horiek? Zer sinesgarritasun du Facebook-eko orrialdea euskaraz instalatuta izan arren, hormak mesientotriste-ka betetzeak? Sinesgarria ote da euskararen aldeko gobernu batek euskara hutsezko egunkariei diru-laguntzak murriztea?

Ez nuke zutabe hau lutoz jantzi nahi. Gonbidapen bat besterik ez: oraindik ere egiteko asko dagoela uste dutenentzat eta hala sinesten ez dutenentzat ere, zabalik daude ateak Jarduneko gogoeta saioetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak