Tradiziotik traizioa

Amatxo, zer da hau? Zergatik egiten diote txistu elkarri?

Une batez zalantzak izan ondoren, eskopetaz jositako martxa horri kalejira izena jartzeko ausardia izan du amak, eta hala azaldu dio haurrari:

-Pertsona batzuek ez dituztelako beste pertsona batzuk kalejira honetan parte hartzen ikusi nahi.

Pentsakor gelditu da haurra.

-Amatxo, zuri-gorriz jantzitako horiek zergatik egiten dute salto iturri altu horretatik behera? Nik ere nahi dut!

Tradizio handiko erantzun erraz bezain eraginkor batera jo du amak:

-Eta leihotik behera botako balira, zu ere botako zinateke?

Hor amaitu da galdeketa.

-Amatxo, zergatik jotzen dute danborra?

Umearen etengabeko galderez apur bat gogaituta, zera esan dio:

-Tradizioa delako.

Oraingoan, ama gelditu da pentsakor. Zer da tradizioa? Emakumeak kalejira jakin batzuetan parte hartu ahal ez izatea aldaezinezko tradizioa al da? Eta antimilitarista batek herrian ospatzen den urteroko danborradan parte hartzea tradizioa edo traizioa ote da? 

-Amatxo, goazen aurrera!

Hala oihukatu dio haurrak danborradari segika doala. Pentsamendu horiek utzi, eta umeek daukaten inozentzia berarekin jokatzea erabaki du amak. Danbor makilak jostailu bat dira txikienentzat, eta hala ikusi nahi lituzke berak ere. Ondo pasa jaietan!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak