"Esan-nahiak"

Filosofo batek esan omen zuen, behin, ura gauza guztien elementua eta hasiera zela. 

Esaldi hori esan zuena, seguruenez, ohartuko zen erreken garrantziaz. Ohartuko zen garai hartan nola errekek jatorri eta helmuga bat zuten, nola ziren lau hankako zein bikoen habitat, eta nola hanka bikoek komunikazio bide gisan baliatzen zuten. Zoritxarrez, gaur egungo bergarar batek errekaren esanahi poetiko zein filosofikoa besterik ez du irakurriko lerrootan.

Egungo edozein herritarrek kontatuko dizu nola Deba ibaiko habitat bakarra arratoiak eta plastiko puskak diren, nola hankabikoek bertako urei alergia dieten, eta agian, Deba ibaia non sortzen den ere ez du jakingo. Hara, errekaren esanahi erreal bezain tristea. 

Bada, ordea, gure errekak garbitzeko sortutako ekimen bat, non 300 herritar baino gehiagok azaldutako ikuspegi poetikoa erreal bihurtu nahi izan duten. Berri pozgarria benetan. Honek gogorarazten dit tantaz tanta osatutako erreka bakoitzak nola hartzen duen garrantzia, estugune eta harrizko hormak gaindituz adar bat osatu, eta gainerako adarrekin bat egitean. Elkarrekin lotutako adar horiek guztiek unitate bakar bat osatzen dute, itsasoa. Milaka tantaz osatutako olatu indartsua. Hara, errealitatearen esanahi poetiko zein politikoa. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak