... sumatuko zuen bertan izan zen jaia.
Giro hori ez zuten, ordea, arbolatik arbolara lotutako banderatxoek, globoek edo kartelek soilik jarri.
Bertara parte hartzeko gogoz eta pozik gerturatu zineten pertsona horiek guztiak gabe ez luke zentzurik izango egun honek.
Horregatik, Espoloiko Jai Batzordeak zuen guztion jarrera bihotz-bihotzez eskertu nahi luke.
Honekin batera, jai honen antolaketa posible egin duzuen dendari eta auzotarrak ere eskertu nahi genituzke: Idoia ile-apaindegia, Keros, Joskintza, Anezka, Kanela, Hamaika, Aldai harategia, Itsas Eder, Gaztelu, Gaittao harategia eta Euskadiko Kutxa.
Aurrez aipatu ditugun hauek guztiak gabe, ez genuke Espoloitxo maskota sortzeko baliabiderik izango, ez genuke otarre dotorerik osatuko, eta ezta goizeko hamaiketako salda beroa edango ere.
Esan beharra dago aurtengoan ere jaso dugun babesak hurrengo urteetarako indarra eta gogoa piztu digula.
Horregatik, guztion lana eskertzearekin batera herritar guztiak animatu nahi genituzke auzoetako jaietan parte hartu eta galdutakoak berreskuratzera.
Honela, auzo izaera berreskuratzeaz gain, bertakoen arteko harremanak sendotzeko aukera ederra delako.
Eskerrik asko, guztioi, eta hurrengo urtera arte!
--------------------
Maialen Madariaga
(Espoloiko Jai Batzordea)
Bergara