... eragiketa matematiko bati erantzuna eman nahian. Mila modutara saiatu naiz askatzen, baina gorputzeko hatz guztiak erabilita ere, ez dut ezer lortzen. Badirudi emaitza lortzea ez dagokidala niri; beraz, hemen azaltzea erabaki dut, ea inork laguntzen didan askatzen:
Izan bitez, Haitiko lurrikaran izandako ehun mila hildakoak, berdin: milaka.
Estatu Batuetako armadak hildako ehun mila irakiarrak, berdin: ehunka.
Urtarrilaren 7an Bilboko kaleak bete zituztenak, berdin: jendetza. Camp Nou-ko azken futbol partiduan izandako ikusleak, berdin: ehun bider mila, beraz, ehun mila.
Ez ditut matematika hauek ulertzen, kontuak ez zaizkit ateratzen ongi. Hamarkadak daramatzagu soluzio logiko bakarra duen eragiketa matematiko korapilatsu hau askatu nahian, non X motako ehun mila norbanakok hamar segundoko lekua besterik ez duten pantailetan, eta beste hamar lerrokoa egunkarietan.
Izan liteke honakoa esanahi ezkutua duen asmakizun horietako bat izatea, eta hala balitz, nire logikak dio ehun mila buruk hamarrek baino lehenago aurkituko dutela irtenbidea. Gainera, ziur naiz asmakizun honek, beste ehun gramo pazientzia eta hamar elkarrizketa gehiagorekin, emaitza atsegina izango duela; berdin: X.