-Lana da nork bere burua gauzatzeko, elkartasunerako, norbera hobetzeko eta hobekuntza kolektiborako bidea; zalantzan jartzeko zailagoa den kontzientzia gizatiar eta sozial baten adierazgarria da.
-Ez al da ba lana kapitala baino elementu nobleago, zaharrago eta gizatiarragoa, eta, honenbestez, ez al du estimu handiagoa merezi? Ezin justifikatuzko anbizioa ote da haren ordezkariek gidaritzaren nagusitasuna nahi izatea.
-Ondo lan egitea gauza bat ondo eta modu onean egitea da. Ez da tautologia. Ondo egindako gauza bat, hau da, baliagarria, behar bati erantzungo diona, zeinaren kostua prezioa baino txikiagoa izango baita, eta prezioa bidezkoa eta onartua izango baita. Modu onean egindako gauza bat, teknikarekin, antolamenduarekin, ahalegin boluntarioak elkartuta eta batuta, eta betiere lan egiten duen gizakia errespetatuz, zeren eta helburuak ez baititu bitartekoak guztiz justifikatzen eta gizakia, maila altukoa nahiz baxukoa izan, beti baita garrantzitsuena.
Gogoeta gehiago hemen: https://labur.eus/VTq26.
----------
Mikel Lezamiz
Arizmendiarrietaren Lagunak Elkartearen izenean
Arrasate