BOT etxaldeak eta gezurrak

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Lezamiz

Bot etxalde izeneko sistema informatiko adimendunak erabiliz milioika gezur zabaltzen ari dira Hego Amerikan, jendearen iritzi politikoak aldatzeko, eskuin muturraren alde.

Fabrika moduko batzuk dira, eta, adimen artifiziala erabiliz, egun osoan 500.000 mezu bidaltzen dituzte, oposizioko politikari baten aurka gezurrak jarriz edota beren aldeko politikariari buruzko goraipamenak eginez, nahiz eta egiak ez izan.

Sistema horien aditu nagusiak Fernando Cerimero argentinarra eta Javier Negre espainola dira. Biak, ultraeskuindarrak. Orain, Cerimero Bolivian kartzelatuta dago, neskalaguna tiroz hiltzeko bi sikario ordaindu zituelako, gehiegi zekielako haren bot etxaldeaz eta. Baina neska bizirik irten da, eta trikimailu denak azaltzen ari da.

Argentina, Brasil, Ekuador, Honduras, Venezuela, Peru, Txile eta Kolonbiako hauteskundeetan, eskuin muturreko lehendakariak jarri dituzte agintean, eta haiei esker izan dela esan dute guztiek ere. Kandidatura ezkertiarren aurka gezurrak esan, desinformazioa zabaldu eta kandidatura eskuindarren goraipamenak bidali dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak