Europak armadarik ez

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Lezamiz 2026ko ekainaren 8a

Mundu osoan gastu militarra 2,9 bilioi dolarrekoa izan da 2025ean, eta aurreko urtetik hona %2,9 igo da.

Munduko Barne Produktu Gordinaren %2,5 da, eta, gehienbat, Ameriketako Estatu Batuek, Txinak eta Errusiak erdia baino gehiago gastatzen dute (%51).

Nazio Batuen Erakundeak (ONU) eta Nekazaritzako Nazio Batuen Erakundeak (FAO) kalkulatzen dute munduan gosea kentzeko urtero 93.000 milioi dolar beharko liratekeela. Horrek esan nahi du armamentuan 31 aldiz gehiago gastatzen dela urtero. Beraz, gosearen arazoa ez da ekonomikoa, politiken lehentasuna baizik. Espainiako Estatuak iaz 40.200 milioi dolar gastatu zituen, eta horrekin munduko gosetearen ia erdia konponduko genuke (%43).

Trumpek eta PP eta Vox alderdiek armetan gastua gehitzearen alde dihardute. Eta Europa NATOn sartuta dagoenez, Barne Produktu Gordinaren %5era igo behar dela gastua. Lotsagabeak. Horrela balitz, hezkuntzarako, osasungintzarako eta laguntza sozialetatik kendu beharko litzateke.

Baina orain Europan zehar ari dira esaten armada bateratu eta bakarra eduki beharko lukeela, ekonomia-eskalak lortzeko, munduan eragina izateko eta etsaiei beldurra sartzeko, baina Ameriketako Estatu Batuen, Txinaren, Errusiaren eta Indiaren aurrean beti izango ginateke txikiak eta berdin jarraituko genuke haien esanetara.

Costa Ricak ez dauka armadarik, eta gastu posible hori hezkuntza eta osasungintza unibertsalera bideratzen du, eta Latinoamerikako herrialderik garatuena da.

Europa, kontinente neutrala izanez jarraituko balu diplomazia geopolitikoa erabiliz, erdibidean ondo mantenduko litzateke, eta kontinente zahar honek garapenaren eta ongizatearen erreferentea izaten jarraituko luke.

Europa soziala garatu dezagun, eta armadarik ez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak