Palestinan bakea noiz?

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Lezamiz 2025ko urr. 21a, 00:00

Bake akordioa izenpetuta dago Palestinaren eta Israelen artean, baina berreraikuntza hasi behar da, ia etxe guztiak apurtuak daudelako.

Trumpek konbentzitu ditu Israelgo gobernua eta Netanyahu, baina noiz arte egongo dira geldi sionistak?

Akordioan hogei puntu jaso dira; besteak beste, gerra bukatzea, Gazan dauden israeldar bahituak askatzea, Israelgo armada erretiratzea Gazatik partzialki, Hamasek armak entregatzea, nazioarteko Bake Batzordea palestinarrak ere egonik, giza laguntza handia sartzea Gazara, berreraikuntza nazioarteko finantzaketarekin, 2.000 preso palestinar askatzea, mugen aitortza egitea, eskolak, ospitaleak eta gurtza-lekuak berriro eraikitzea...

Poztekoa da, baina Netanyahuk segidan esan zuen Palestinako Estatuarena ikusi egin beharko zela; bestalde, finantzaketa internazionala noraino helduko den ikusiko dugu. 1993an Oslon antzeko akordioa izenpetu zuten Israelen eta Palestina Askatzeko Erakundearen (OLP) artean, baina israeldarrek Zisjordania okupatzen jarraitu zuten eta Palestinako lider bat muturreko israeldar batek hil zuen.

Adituek diote akordioak ez duela luze iraungo, baina poztu gaitezen, Palestina normaltasunera heltzen ari delako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak