Ustelkeria kasu gehiago

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Lezamiz

Ustelkeria eta iruzurra alderdi politikoetan eguneroko berriak dira.

Duela urte batzuk, Gurtel auzia PP alderdiaren diru iturriarekin lotuta egon zen; eta Barcenas auzia, B kontabilitatearekin: alderdiko buruzagiei dirua ematen zien eta politikari gehienak aberastu egin ziren. Oraindik jasotzeko dauzka kasu batzuen erabaki judizialak.

Orain, PSOE alderdiko batzuei topatu dizkiete iruzurrak, eta Gobernua jo eta su dabil aparteko kasua dela esanez eta bere lepoa libratu nahian.

Obra publiko eta eraikuntza handietan sarritan gertatzen omen da baimenak eman behar dituztenek proiektuen ehuneko bat eta hiru arteko aurrekontu-iruzurra eskatzea, batzuetan alderdiarentzat dela esanez eta beste batzuetan norberarentzat. Hori ez da berria. Kasu asko daude, batez ere, boterea duten pertsona eta alderdi batzuen artean. Batzuetan, lizitatzen duen enpresatik dator iruzurra: diru bat eskaintzen diote politikariari edo funtzionarioari, haren alde egiteko eskatuz; eta beste batzuetan, politikariarengandik hasten omen da eskaria.

Beldur naiz Abalosen, Koldo Garciaren eta Santos Cedranen iskanbila horrek Alderdi Sozialistaren erorketa ez duen ekarriko, Sanchez lehendakariak gobernua galtzea, zipriztinduta, kasu gehiago agertu daitezkeelako.

Herrialde ustelenak Hego Amerika eta Erdialdeko Amerika direla esaten dute erakunde internazionalek, eta politikarien, polizien eta funtzionarioen eguneroko bizitzan azpi-irabaziak daudela; mordida izenekoak. Bestalde, Danimarka, Finlandia, Singapur, Zeelanda Berria, Luxenburgo, Suitza eta Suedia direla garbienak eta gardenenak iruzur eta ustelkeria kasuetan.

Eta horrek guztiorrek balioekin eta gazteekin zerikusi handia dauka. Nolako pertsonak ditugu goi karguetan horrelako ustelkerian zikinduta ibiltzeko? Gizarte ustela egiteko arrisku handian gaude ez baditugu azpi-azpitik mozten ekintza horiek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak