Mundua hankaz gora

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Lezamiz 2025ko mar. 18a, 00:00

Azken bost urteak mundu osoarentzat bereziak izan dira, eta izaten jarraituko dute.

COVID gaixotasunarekin hasi ginen, 2020an; duela hiru urte, Ukrainako gerra hasi zen; eta iaz, Hamasen eta Israelen arteko borrokak Palestina apurtuta utzi du.

Adimen artifizialaren garapenak kontrol arazoak eta, era berean, erronkak eta itxaropenak dakarzkigu, eta beldur gara erabilpen txarrak gizakion hondamendi osoa ekar lezakeelako.

Donald Trumpen garaipenak bazter guztiak harrotu ditu eta munduaren oreka arrisku bizian jarri da. Kanada eta Groenlandia bereganatu nahi ditu. Gaza erribera turistiko bihurtu nahi du eta munduko jauntxo nagusi bihurtu nahi du, haren zorotasunean.

Europa ez dago elkartuta eta herrialde bakoitzak bere politikak atera nahi ditu aurrera, eta Ipar Amerikak, Txinak eta Errusiak munduaren geopolitika kontrolatuko dute –Indiaren baimenarekin, urte batzuetan–.

Europa ezin da armagintza industria boteretsuan sartu, hiru potentzia horiekin konparatuta inoiz ezingo litzatekeelako lehiatu; Europako ekonomia gizarte hobekuntzarako bideratuta dago, gehienbat, eta ez armen industriara, AEBak eta Errusia dauden bezala.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak