Arazoa da NATOk eta, batez ere, AEBek Ukraina NATOn sartzea nahi dutela Errusiari indarra kentzeko. Ukraina oso handia da, eta gari, arto eta garagar ekoizle handiena munduan.
2014an Krimean erreferendum bat egin zuten errepublika independentea izateko eta horrela Errusiaren influentziaren inguruan mantentzeko, eta gehiengoa alde agertu zen.
Ukrainako agintariek NATOren barruan sartu nahi dute eta horrek Putin eta Errusiako armada izutu ditu.
NATOn AEBek agintzen dute eta amerikarren ekonomia eta ikerketaren parte handi bat ekonomia militarrean oinarritzen da; armak eta bonbak saldu eta atera behar dituzte, han eta hemen gerrak sortuz.
Ukraina gerra galtzen dabil; ez du soldadurik ezta armarik ere. NATOren beharra dauka, baina ezin da zuzenean gerran sartu, bestela mundu osoa kolokan jarriko litzateke. Gure lagun amerikar batek dioen bezala, Bidenen gobernuak Ukraina laguntzen segitu behar du, azaroko hauteskundeak izan arte, jendeak ez dezan pentsa gerra galdu duela.