"Politikari korruptoak"

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Lezamiz 2013ko mar. 22a, 01:00

Lotsagarria da ikusten ari garen politikari batzuen portaera eta onartu ezina.

Barcenas bat bakarrik da, baina bere inguruan ibili diren eta kobratu duten guztiek oraindik aurrera jarraitzen dute, ezer gertatu ez balitz bezala. Eta ez zaie aurpegia aldatu ere egiten, jakinda ere urte askotan mahai azpitik kobratu egin dutela ez dagozkien dirua eta ez dutela deklaratu eta, beraz, iruzurra egiten ari direla gizarteari. Nafarroan ere antzekoa gertatu izan da politikari askoren artean, eta ez azken urte hauetan bakarrik, baina hor diraute aurpegi guztiarekin.

Politikari bat ez baldin bada gardena bere konpromiso sozialetan, ezin gara fidatu bere izaeraz eta portaeraz. Europan zehar errore txikienagatik politikariek dimititu egiten dute, baina hemen, pelotazoaren kultura oso hedatuta dagoenez, aurrera jarraitzen dute, beste aldera begiratuz eta beste gai batzuk atereaz komunikabideetara, jendeak ahaztu dezan beraien arazoa.

Herrialde bananeroa dirudi Espainol Estatuak eta txarrena, Nafarroara ere heldu dela. Politikariak lehenak badira iruzurra egiten, herritarrok balore sozial eta gizabidezkoak ondo barneratuta izan beharko ditugu, ez gaitezen erori probokazio berean. Nolako kultura sortuko dugu gizartean egunero telebistan ikusten ditugun pertsona asko (denak ez) iruzurgileak baldin badira?

Gardentasuna balorerik garrantzizkoena da bai politikan eta baita bizitza osoan, eta politikari korruptoak ezin ditugu onartu gure bizitzaren eta gizartearen bidea zuzentzen ibiltzea.

Noiz arte aguantatu behar ditugu politikari horiek? Batzuek gutxienez dimititu egin beharko lukete eta beste batzuk kartzelara ere joan, eta berriro aukeratu balore positiboak dituztenak. Ordua da herriaren gogoa politikan eta ekonomian kontuan hartzeko  eta guztiok aktiboki geure eskubideak aurrera eramateko urratsak emateko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak