"Europa ezkerrerantza"

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Lezamiz 2012ko mai. 16a, 02:00

Frantziako igandeko hauteskundeetan Holland sozialistak...

... irabazi du eta lehendakari berria izango da laster. Grezian ere ezkerra gorantz joan da. Alemanian Merkel-en politikak galerak ekarri dizkio. Ingalaterran, Galesen eta Eskozian ere laboristek irabazi dute eta gorantz egin dute udal hauteskundeetan. 

Baina garrantzitsuenak Frantziako datuak dira, zeren eta Holland-en asmoak Sarkozy, Merkel eta Mariano Rajoyren aurkakoak baitira.

Aspaldian denok diogu neo-liberalismoak galdu egin duela eta krisi finantzario eta ekonomikoaren sortzailea izan dela. Baina, hala ere, Merkel-en eta bere antzekoen gobernuen politikak langileoi min handia egiten digu, jende guztiarengan jarri nahi dutelako krisiaren konponketa: BEZ-IVA gehituz, eta hori berdin ordaintzen dugu asko irabazi edo gutxi, gasolinaren  prezioa handituz, medikamentuak ordainduz, eskola ikasleen  kopurua gelaka handituz… Zor publikoa gutxitzeko gerrikoa estutu behar dugula denok eta inbertsiorik egin ez. Era berean, diru publikoak banketxeak salbatzeko dira eta ez da gelditzen hezkuntza eta osasungintza hobetzeko. Ez, honetarako ez dago dirurik, bakarrik bankuentzat.

Eta Holland-en politika proposamena inbertsioak bultzatzea izango da kontsumoa eta berrikuntza mugitzeko. Bete ahal izango du bere asmoa? Utziko al diote kontserbadoreek politika berri hori aplikatzen? Garbi dagoena da daramagun murrizte politikarekin ezin dela lanposturik sortu eta ezingo dugula garapenik ziurtatu. Langabezia gora joango da hurrengo urteetan hemen eta Europa osoan. Espainian lautik bat lanik gabe dago.

Jadanik ekonomialari batzuk hasiak dira esaten Espainiaren zorra Euskadirentzat pisu salba ezina izango dela hurrengo hogei urteetarako (remora bat diote), eta, beraz, askatasuna lortu behar dugula lehenbailehen. Ni ados nago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak