... krisi ekonomikoan dauden herrialde bakarrak.
Baina ia Europa osoa dago krisi ekonomikoan. Motorra Alemania da kanporako esportazioari esker, baina urte honetako ekonomiaren igoera %0,6 bakarrik izatea espero dute, esportazioa okertu egingo delako eta barne kontsumoa gelditu. Frantziaren egoera oraindik okerragoa da, %0,2 bakarrik igotzeko asmoa dagoelako.
Zer esanik ez dago Espainiako ekonomiaren egoera atzeraka doala abiadura bizian, eta Euskal Herriaren egoera ere ez da batere ona.
Baina larriena krisi soziala da. Ekonomiaz atzera eta aurrera gabiltza telebista, irrati, egunkari eta gure ahoetan, baina benetako arazoa gizartearen krisia da.
Europako ongizatearen gizartea erortzen ari da eta osasungintza unibertsala, doako eta kalitatezko hezkuntza, eta laguntza sozialak desagertzen ari dira. Zailtasun handiko eta itxaropenik gabeko gizarte distopikoa (utopiaren aurkakoa) sortzen ari gara eta jendearen, eta batez ere gazteen, etorkizun falta, arriskutsua izan daiteke ez baldin badaukazu itxaropenik, eta egunen batean denak saltatu lezake gizarte honetan.
Baina bestalde, zorionez, neo-kapitalismoaren balioak pikutara joaten ari dira eta diruaren eta kapitalaren boterea gutxitzen ari da. Lanak izan behar du boterea eta ez kapitalak. Hortik datorkigu bide positiboa gizartea hobetzeko eta pertsonaren balioa handitzeko. Eta gazteei ere aukera eman beharko diegu etorkizuneko gizarte orekatu bat eraikitzeko. Ni, behintzat, prest nago horretan laguntzeko.