"Potentzia berria: CELAC"

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Lezamiz 2011ko abe. 13a, 01:00

Comunidad de Estados Latinoamericanos y del Caribe (CELAC)...

... deritzan elkarte boteretsua sortu da egunotan, Ameriketan Estatu Batuak eta Kanada kanpoan utzirik. Ameriketako beste herrialde guztiak sartu dira elkarte honetan. Helburua batera jokatzea da eta Estatu Batuek eta Europak daukaten botereari aurre egiteko sortu da CELAC, eta ez da txantxetako asmoa.

Brasil, Mexiko eta Argentina herrialde handienak barnean direlarik Caracasen egin dute gobernuburuen goi bilera.

Amerika berria sortu nahi dute eta integrazio politikoa, ekonomikoa, sozial eta kulturala helburu daukate, baina era berean herrien garapenaren oreka nahi dutelarik, batez ere herri indigenekin orekatuta, beraien kultura, etnia eta arrazak zainduz.

Kubari egiten dioten blokeoaren aurka ere jarri ziren eta Haitirekin elkartasuna adierazi zuten. Malvina Irlak, Ingalaterraren eskuetan daudenak, Argentinara pasatzea ere aldarrikatu zuten.

Hasteko, Txile izango da CELACen lehendakari, baina, Europan gertatzen den bezala, aldatuz joango da lehendakaritza. Oraingoz, batzorde iraunkor bat izango da, Txile, Kuba eta Venezuelak osatzen dutena.

Egia esan, Hego Amerikak ez du inoiz botere handirik eduki talde bezala, herrialde asko eta sakabanaturik daudelako eta, batez ere, demokraziarik gabeko jauntxo batzuen diktadurapean bizi izan direlako isolatuta, baina gaur egungo komunikazio ahalmenekin, hegazkinez, bidez, itsasoz eta, batez ere, Interneti eta komunikazio teknologia berriei esker, lan bateratuagoa egiteko ahalmen handiagoa daukate.

Hego Amerika ondo garatzen baldin bada, guztiontzat izango da onuragarri, etorkin gutxiago izango dugulako eta gure produktuak saldu egin ahal izango diegulako lanpostu gehiago sortuz hemen ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak