"Independentzia eguna noizko?"

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Lezamiz 2011ko urr. 28a, 02:00

Aste honetan, Kanada eta Estatu Batuetako talde batekin ibiltzean...

... urriaren 25eko eguna Autonomia Egunaren jaia zela bazekiten eta esan nien ez dela beraien Independentzia Eguna bezala. Berehalaxe ulertu zidaten zer esan nahi nuen.

Gure jaiegun hau artifiziala da eta jende gutxik ospatuko du. Enpresari batzuek diote jaiegun gehiegi dauzkagula astean zehar eta oraindik jai gehiago jartzen dizkigute.

Oraingo Euskal Gobernuak uste du autonomiarekin nahiko daukagula eta Espainol Estatuaren barruan gustura sentituko dela jende gehiena, baina Euskal Herriaren independentziaren uholdea hasita dago eta gelditu ezina izango da.

Gazteria gero eta abertzaleagoa dator, eta, zenbat eta euskaldunagoak izan, independentzia-zaleagoak bihurtzen ari dira. Azken udal eta diputaziorako hauteskundeek argi adierazi ziguten gazteria alderdi euskaldunen alde zegoela, eta orduan ere beste GOIENA batean adierazi nuen nola aldaketa soziologikoa datorrela gazteei begira.

Datorren azaroaren 20an berriro hauteskundeak izango ditugu eta orduantxe ikusiko dugu benetako uholdearen indarra, eta ziur naiz horrelakoa izango dela. Gainera, oraingotan ETAren adierazpenarekin egoera soziopolitiko berria sortzen da hemen eta suspertzea handiagoa izango da, eta jendea gogoz helduko da botoa ematera.

Itxaropen handia daukat Euskadirentzat haize bolada baikorra helduko dela eta baita Madrilen ere zeresan handia emango dugula oraingotan Kataluniarekin batera. Ziur asko, hango gobernuaren giltza berriro ere geure eta katalanen esku izango dugu, ez baitu inork izango gehiengo osorik, eta beste alderdi batzuen adostasuna lortu beharko dute gobernua osatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak