Mikel Lezamiz: "Zentral nuklearrak: bat ere ez"

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Lezamiz 2011ko api. 18a, 02:00

Japoniako Fukuxima herrian gertatutako arazo larria zentral nuklearrarekin...

... ezin dugu ahaztu eta gure bizitzarekin aurrera jarraitu, oso urrutian gertatu bezala eta hemen ezer ere ez. Japonia urruti dago, bai, baina mundu honetan zentral asko dago eta ezin dugu gure seme-alaben eta iloben etorkizuna zapuztu. Txernobil ere urruti dago, baina hango egoera latza ikusten hasiak gara jendearengan.

Beti egon naiz zentral nuklearren aurka, Deban jarri behar zutenaren aurka, Lemoizen aurka, Garoñakoaren aurka eta nuklear guztien aurka.

Eta beti esan izan dut nahiago dudala bizi kalitate okerragoa edukitzea eta egunero ordu batzuk argindarrik gabe bizitzea.

Nahiago dut pedalei emanez argia sortzea, zentral kutsagarriak erabiltzea baino.

Energia berriak eta berriztagarriak ikertzeko ahalegin gutxi egiten jarraitzen dugu.

Duela hogei urte hasi izan bagina sektore honetan gehiago ikertzen eta inbertitzen, orain ez ginen ibiliko beldur hauekin.

Baina non dago koska sektore honetan ez inbertitzeko?

Energia berriztagarri gehienak kontrola ezinak dira botere ekonomikoengandik, eta ez zaie interesatzen ezin badituzte kontrolatu.

Eta, arez gehiago, oztopoak jartzen saiatuko dira beraien kontrola izaten jarraitu dezaten.

Garoñako zentrala itxi egin behar da lehenbailehen, eta baita beste guztiak ere, segurtasun baliabideak ez direlako inoiz nahiko izango akats pertsonalen aurrean eta naturaren indarraren aurrean (lurrikarak, tsunamiak, eta abar).

Bestalde, garbi dago interes ezkutuak (ekonomikoak batez ere) izaten direla gelditu ez daitezen nahiz eta arazoak egon, eta ez gara inoiz lasai egongo horrelako zentral bat gure etxe ondoan izanik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak