Gizartearen jarrerak kezkatzen nau oraindik: sakrifizio txiki bat egin behar badugu eta zerbait kendu, aisialdia lehenesten dugu, ondorioak neurtu gabe. Krisi ekonomikoak zorpetzea eragin du; zorra handitu egin da, eta itzuli egin beharko da. Industria asko itxi egin dira edo ukituta daude, arazo sozialak, egiturazkoak edo koiunturalak direla eta. Hau guztion arazoa da. Enpresa hobeak, aberastasun handiagoa, gizarte hobea, enplegu gehiago, diru-sarrera fiskal gehiago, formakuntza eta gizarte-ongizate gehiago. Benetan aberastasuna sortzen duena jarduera pribatua da; jarduera publikoak gastua eragiten du. Horri ezin zaio eutsi lehenengoa kenduta.
Honek funtziona dezan, beharko dira gizarte-balioak, ilusioa, konpromisoa, etorkizunerako ikuspegi komuna, diziplina eta erantzukizuna. Gure gizarteak COVIDarekin dituen jarrerak eta administrazioko deialdietan eta abarretan ikusten denak… zer pentsatua ematen dit. Barkatu, baina hau ez da bidea.