Gauza batzuek kezkatu egiten naute

Erabiltzailearen aurpegia Miguel Lazpiur 2021ko urt. 22a, 00:00

Ematen du gizadia kontrako norabidean dabilela. Etengabe dugu logika demokratikotik ateratzen diren ordezkari politikoen jardueren berri.

Gainera, erregimen politikoak demokratatzat har daitezkeen herrialde batzuetan diktadura gisa jarduten dute. Mugimendu politikoak agertzen ari dira, non alderdi erradikalak boterea hartzen saiatzen diren, kosta ahala kosta. Are gehiago, munduko herrialde aurreratuenari erreparatzen badiogu, gobernantza demokratikoaren logikarekin zerikusirik ez duten jarrerak ikusi ditugu. Bestela, nola uler daiteke presidente batek hauteskundeetako porrota onartzeari uko egitea, egin diren zenbaketa guztien ondoren, eta bere jarrera azaltzeko inolako frogarik aurkezteko gai ez izatea? Nola ulertzen da presidenteak bere aldekoak bultzatzea, indarkeria erabiltzeko asmoz, bere helburu nazionalista eta arrazistak lortzeko, eta haiek obeditzea? Horiek ez badira ekintza faxistak...

Zein jarrera har dezakete kargua uzten duen presidenteak eta haren aldekoek etorkizun hurbilean? Hauek dira kezkatzen nauten gauzak; eta guri eragingo digute, dudarik gabe.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak