Ikerketa CO2-an zentratu da, partikula finak eta nitrogeno oxidoak aparte utziz (NOx eta NO2); auto elektrikoak ez ditu bi kutsatzaile horiek igortzen.
Berotegi-efektuko gasaren kutsatzaile nagusia da CO2a, eta baita beroketa globalaren arduraduna ere.
Ikerketaren arabera, Tesla Model 3 Long Range batek 170 ZPko Mercedes C220d Blue Tec diesel batek baino %11 eta %28 CO2 inguru gehiago isurtzen du bizitzan zehar.
Bi faktorek eragiten dute ibilgailu baten kutsaduran: lehenik eta behin, nondik datorren energia. Bigarrenik, autoaren eta baterien fabrikazioan kutsatzen dena. Bi puntu horietan, asko baldintzatzen dute zein herrialdetan egiten diren eta non erabiltzen den autoa.
Frantzian auto elektriko batek 13 g/km CO2 isuriko luke, 58 g/km Espainian, 95 g/ km Alemanian eta 170 g/km Polonian, erregai fosil gehiago erabiltzen diren arabera.
Txinan, 136 g CO2 isurtzen dira kilometro bakoitzeko. Honek hiri handietako kutsadura murriztu dezake, baina, elektrizitatea sortzen den lekua kutsatzen da. Guztioi eragiten digu.