Klima aldaketarekin lotutakoak

Erabiltzailearen aurpegia Miguel Lazpiur 2019ko abe. 13a, 08:27

Madrilen milaka lagun irten ziren kalera, buruzagi politikoei hainbat gauza eskatzeko: igorpenak geldiaraztea, berotze globalaren kontra egitea... Igorpen horien ondorioz, planeta berotzen ari da, eta, ez bada azkar eta garaiz ezer egiten, ondorioak konponezinak izan daitezke.

Hor dugu automobilen sektoreak kutsatzen duena. Prentsak eta politikariek mezu nahasiak botatzen dituzte, eta automobil elektrikoa erabili behar dela diote. Baina hau ez da bete; izan ere, biztanleak eta erabiltzaileak ez dira mezu horietaz fidatzen. Ez daude berotegi efektua jaistearen kontra, baina hainbat galdera dituzte: atmosferara igortzen den CO2 guztitik, ze portzentaje sortzen du automobilen sektoreak? Zein dira kaltegarriagoak: dieselaren igorpenak ala gasolinarenak? Auto elektrikoetarako nola sortu energia elektrikoa, erregai garbietatik ala fosiletatik?

Heldu zaidan informazio batek dio azken belaunaldiko dieselek gas garbiagoak igor ditzaketela atmosferara auto elektrikoek baino. Hortaz, zein da ondorioa? Kontsumitzaileak informazio gehiago eta hobea behar du erabakiak hartzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak