5G: Hausnarketa

Erabiltzailearen aurpegia Miguel Lazpiur 2019ko uzt. 6a, 00:00

5G edo telefonia mugikorraren bosgarren belaunaldia gainean daukagu, eta horrek aldaketa handia ekarriko du haririk gabeko teknologian.

Smartphoneak merkatuan azaldu ziren garaian, gure bizitza zeharo aldatu zen, eta dagoeneko hamar urte bete dira. Auto autonomoa, kirurgia telelagundua eta negozioetan eta gizarte ekonomian aldaketak izango ditugu, eta auskalo zein beste aldaketa mota etor daitezkeen. Ematen duenez, 5G horri esker, gailu elektroniko asko elkarren artean konektatu ahal izango dira, eta denbora errealean lan egingo dute.

Konexioak hamar aldiz azkarragoak izango dira eta urte batzuk barru, 250 aldiz azkarragoak; horrek ekarriko du etxeak, makinak eta lantokiak zeharo automatiko bihurtzea. Dirudienez, 5G teknologiak kontrolatuko ditu ekonomia, armadak eta mundua; hurrengo industria-iraultza hortik etor liteke; horren eraginez dator AEBen eta Txinaren arteko eztabaida. Bitartean, Europa lasai antzematen dut, guregan eraginik izango ez balu bezala. Arduratzen nauen beste gauza bat da Euskaltelen kontrola galdu dugula Euskadin, eta gu lasai; horretan, behintzat, europarren antza daukagu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak