Horrez gain, aldaketa politiko handiak ikusten ari gara; mota askotariko alderdiak eta agintariak boterea hartzen ari dira, eta, gainera, beste aldaketa batzuk ere badira: automozioan, energian, komunikazio munduan... Horrek guztiak ziurgabetasun handia sortzen du.
Egoera honetan egonda, ez da erraza jakitea urte batzuk barru gizarte honek zer norabide hartuko duen eta non egongo den. Eta, are gutxiago, egoera honi aurre egiteko zer egin behar dugun. Baina argi daukat zaindu beharreko gauza batzuk badauzkagula: industria, teknologia, lehiakortasuna, hezkuntza, gure kultura... Alor horietan, munduan lehenengo tokietan egon behar dugu.
Gizarte aurreratu bat izan behar dugu gure produktuetan, lehiakorrak, arduratsuak, kultura hori zaintzen, hobekuntza sortzen, baina ardurarekin